Podologia, oinari eragiten dioten gaixotasun eta alterazioak aztertzen dituen osasun-zientzia da. Oinak gure gorputzaren oinarria dira, eta halaber, gure ardura eta arreta guztia behar dute, horregatik, Oinarri podologia zentroan, gure oinen ongizateagatik lan egiten dugu.
Oinarri podologia zentroa, Orioko erdigunean kokatuta dago eta bere ateak 2009an ireki zituen. Ordundik, paziente bakoitzak behar duen bakarkako tratua eskeintzen diardugu.
Oinarri podologia zentroko podologoak, esperientzia zabala du. 2002an Madrilgo Unibertsitate Europarrean diplomatu zen, eta bere ibilera profesionala, Donostian kokaturiko Benegas Klinika ospetsuan hasi zuen, bertan 7 urtez lan egin zuelarik. 2009tik Oinarri podologia zentroaren buru da eta oinaren patologia desberdinak diagnostikatzea eta tratatzea du helburu.